INFO

Urdaibai nagusitu da Mutrikuko traineru estropadan

Bermeotarrek segundo bakarreko aldea atera diote Donostiarrari, eta Hondarribia izan da hirugarren 13 segundora.


Urdaibai izan da azkarrena Mutrikuko XX. Traineru Estropadan. Bermeotarrek sekulako lehia izan dute Donostiararrekin, pare-parean izan dira proba guzti-guztian, eta azkenean segundo bakarreko tartea egon da bien artean. Bizkaitarrek 19.50.85eko denbora behar izan dute lau luzeak betetzeko eta donostiarrek 1.04 gehiago: 19:51.89.

Hirugarren postua Hondarribiarentzat izan da, 13.08 segundora, eta laugarrena Ondarroarentzat, 21.69ra. San Pedro bosgarren izan da 42.40ra, Isuntza seigarren 43.71ra, eta KAE Ligako ontzi onena Zarautz izan da, zazpigarren, 53.12ra.

Mutrikukoa traineru liga nagusiak hasi aurretik egiten den ohiko estropada dugu, eta igandean Ondarroan beste test eder bat ikusteko aukera izango da.