Jon Azkuek kubituko estiloidearen haustura du eta Aginagalde ere min hartuta dago
Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Jon Azkuek kubituko estiloidearen haustura du. Orioko lagunartekoan eroriko baten ondotik hartu zuen min oriotarrak eta azkenean, espero baino lesio «leunagoa» izan da. Julen Aginagalde ere min hartuta dago, Olinpiar Jokoetan lesionatu zen.
Jon Azkue Bidasoa Iruneko lehen lerroko jokalariak kubituko estiloidearen haustura du eta jarduerara itzultzea «bilakaeraren araberakoa» izango dela adierazi du klub irundarrak. Beraz, nahiz eta espero baino lesio «leunagoa» izan, ez dago argi zenbat asterako egongo den kantxetatik at.
Klubak zehaztu du gainera, karpoko hedatzaile eta flexore erradialen tenosinobitisa eta zati bigunen edema lausoa ditu ere badituela.
Orioko lagunartekoan –Fenix Toulousen aurkakoa (29-28) pairatutako erorikoaren ondotik hartu zuen min oriotarrak. Kezkak eragin zituen erorikoak, oso zalapartatsua izan baitzen.
Hurrengo asteetan zerbitzu medikuen jarraipena izango du Azkuek eta errekuperazio-denbora eta jarduerara itzultzea, aipatu legez, «bilakaeraren araberakoa» izango da.
Azkueren lesioaz gain, Julen Aginagalde ere min hartuta dagoela iragarri du Bidasoa Irunek. Jakinarazi duen legez, pibote irundarrak Tokioko Olinpiar Jokoetan lesionatu zen. Oraindik ere taldera batu gabe dago Aginagalde, atseden egunak baititu. Hilaren 23an hasiko da lanean.
❗ OSASUN PARTEA@jonazkue25: https://t.co/HQHrL7UbUu@JulenAginagalde: https://t.co/6RanJ2qRLP
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) August 18, 2021
Animo Jon eta Julen! Laster kantxan ikusiko zaituztegu uste baino lehen#AupaBidasoa pic.twitter.com/G62vBjKOeH