Este navegador no soporta el elemento video.
Honela geratu da Izazpi mendia, 15 hektarea kiskalita
Hernio eta Izazpi mendietan izandako suteek 20 eta 15 hektarea kiskali zituzten, hurrenez hurren. Irudi hauetan Izazpi nola geratu den ikus daiteke.
Izazpi mendikoko sutea hilaren 20ko goizaldean piztu zen, Ezkiora begira dagoen hegalean, baina ondoren, hegoaldeko haizearekin, garrak Zumarragara eta Azpeitira zabaldu dira.
Sua goizaldeko 1.20ean hasi zen, Izazpiko tontorretik gertu, eta hainbat foku izan zituen. Hilaren 21eko goizeko lehen orduetan kontrolpean geratu zen, baina Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko taldeak mantendu egin ziren, sugarrak berriro piztea saihesteko. Guztira, hamabost hektarea zelai eta sastraka erre ziren.
Lerro hauen gainean ikus daitekeen bideoan ongi antzeman daiteke nola geratu den Izazpi.
Eta beste txio honetan, aldiz, sutea bera.
Sutea oraintxe Ernion, Zelatunetik gora, Paradoretik ikusita #sua #sutea #Ernio #Zelatun pic.twitter.com/nuBJQCfWsR
— Gotzon (@GotzonAr) February 20, 2025
Bi parkeetako 20 suhiltzailek eta baso-taldeko 14 pertsonak esku hartu zuten. Oraingoz ez da argitu zerk eragin zuen sute hau, ezta egun berean Hernion piztutakoa ere. Hernioren kasuan, gune batean foku bat baino gehiago zegoela ikus zitekeen, eta horrek adieraz zezakeen nahita eragindakoa izan zitekeela. Ertzaintza alderdi hori ikertzen ari da.
Azken honen kasuan, sutea itzaltzera joan ziren lau suhiltzaile-parketako langileek Hernioko fokua kontrolatu zuten 05:00ak aldera, nahiz-eta haize zakarrak lan horiek zaildu zituen. Garrek goiko aldea erre dute, Zelatungo zelaiak baino pixka bat gorago.