NAIZ+

Ikurrina ere sare sozialetako emoji-etan gehitzeko ekimen berria

Aurrez ere izan dira saiakerak baina oraindik honek ez du saririk izan eta ekimen berria abiarazi dute Whatsapp, Facebook eta Twitterrek erabili ohi dituzten emoji-etan ikurrina ere ager dadin. Iaz ia 25.000 sinadura jaso zituzten Whatsappi egindako eskarian.

Ikurrina falta da ohiko banderen emojietan.
Ikurrina falta da ohiko banderen emojietan.

Change.org plataforma baliatuz sinadura bilketa berria abiarazi dute sare sozialen plataforma nagusiek ikurrina ere gehi dezaten munduko banderen artean. Kasu honetan eskaria Facebook, Twitter eta Whtsapp erramintei egin diete. Ostiralean abiarazi zuten ekimena eta 5.000tik gora sinadura lortu dituzte dagoeneko, erronka 7.500 sinaduratan jarri dute. (Sinatzeko egin klik hemen)

Ez da lehen aldia antzeko ekimen bat bideratu dutena. Iaz, adibidez, antzeko eskakizuna sustatu zuen plataforma bera erabiliz Harkaitz Galarragak eta ia 25.000 lagunek (24.811) sinatu zuten eskari hura, kasu hartan Whasappi bideratua.

Whatsappek nazioarteko estandarrari itxaron gabe txertatu zituen berean Ingalaterra, Gales edo Eskoziako banderak eta gutxira Unicodek nazioarteko estandarrean onartu zituen.