Eguraldiaren iragarpena (Joxe Landa)
Atzokoaren tankera mantenduko du eguraldiak. Beroari eutsi baina areagotu gabe. Trumoi denbora sumatuko da goiko hodei batzuk zeru sabaian agertuz. Ekaitz arriskua areagotu eta barnealdean leher daitezke bakarren batzuk, batez ere Nafarroan. Antizikloia apur bat mehetu eta Penintsulako depresioa sendotu egingo da pixka bat, ekaitzak garatzeko arriskua gehituz.
16 AGO. 2013
Loading...