Sevillako presoen egoera hobetu dadin presioa egitera deitu dute senideek
Info7 irratian izan dira Sevilla II espetxean gose greban diren presoen senideak. Onintza Lopez de Munain Txus Goikoetxearen presoaren bikotea da. Espetxean bizi dituzten egoera larriak azaldu eta salatu ditu eta presoek borrokaldiarekin jarraitzeko determinazioa dutela adierazi du. Herritarrei presio egiteko deialdia egin die. Mobilizazioak izango dira Arrasaten, Algortan eta Bilbon, besteak beste. [INFO+]
07 NOV. 2013
Loading...




