
1977, ‘Egin’-en lehen errotatiban langileak.

Garaiko erredakzioa, artean ordenagailurik gabe.

Errotatiba martxan.

Lehen planoan ‘Egin’-en hainbat argitalpen, atzean jendea lanean jada ordenagailuekin.

‘Egin’ eguna Altsasun.

‘Egin’'-en primera osatzeko lanetan.

Tertulia politikoa Egin Irratian

Egunkariaren muntaia lanak

‘Egin’-en erredakzioa (Andoni CANELLADA)

Ertzaintzaren miaketa ‘Egin’-en 1993ko abenduan.

«Ez gaituzue ixilduko» leloarekin manfiestazio jendetsua Ertzaintzaren esku hartzearen aurka.

Ertzaintzaren presioa salatzeko protesta Bilbon 1994an.

Lehenxeago abiatutako berritzeari segiz errotatiba berria erosi zuten 1991n. Garaiko 600 milioi pezeta (3,6 milioi euro) balio zituen.

Mikel Laboa Egin Irratian.

1998ko uztailaren 15ean itxi zuten ‘Egin’. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Tomas Arrizabalaga, Orain editoreko ahalduna, itxieraren egunean

Garzonen aginduz itxi zuten ‘Egin’, bere egin zuen erabakia Aznarrek, ordea: «Ez ginela ausartuko uste zuten?»

«‘Egin’ ez dute ixilduko» leloarekin langileen agerraldia.

‘Egin’ itxi eta biharamunean bazen haren ordezkoa kioskoan: ‘Euskadi Información’.

‘Egin’-eko langileen protesta Donostian itxieraren aurka. (Andoni CANELLADA/FOKU)

‘Egin’-en itxieraren aurkako greba orokorra Iruñean.

‘Egin’-en itxieraren aurkako greba orokorra Arrasaten.

Itxiera salatzeko mobilizazio ikusgarria egin zuten Donostian uztailaren 18an.

1998ko utzailak 18 Donostian.

Bi astera ‘Egin’-eko langileek egindako beste protesta bat.

Aske utzi zituzten lehenei ongi etorria ‘Egin’-en bertan.

Salutregi eta Intxauspe, azaroan aske geratu berritan.

Langileen agerraldia ‘Egin’ aurrean hau itxi eta urtebetera. (Jon URBE/FOKU)

‘Egin’-en azal berezia itxi eta urtebetera. (Jon URBE/FOKU)

2003an instalazioetan sartu ziren Salutregi eta Iruin abokatua, besteak beste. Kaltetua zegoen. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Auzipetuak 2004an egindako agerraldi batean. 18/98 auziaren baitan eta itxieratik zazpi urtera epaitu zituzten.

Salutregi eta Beitialarrangoitia, ‘Egin’ eta Egin Irratia hedabideetako azken zuzendariak. (Jon URBE/FOKU))

Itxieraren 10. urteurreneko ekitaldia. (Andoni CANELLADA/FOKU)

2015ean irten zen kartzelatik Jabier Salutregi ‘Egin’-eko zuzendaria. Jose Luis Elkoro, sortzaileetako bat, eta Teresa Toda, ‘Egin’-eko zuzendariordea, harrera egiten. (Juanan RUIZ/FOKU)

Azkena 2018an irten da, Joxean Etxeberria. Argazkian zigortuetako batzuk Salutregiri ongi etorria egiten Burgosko espetxean. (Juanan RUIZ/FOKU)

‘Egin’-en instalazioak usteltzen utzi ditu administratzaile judizialak. (Jon URBE/FOKU)

Lakuako Gobernuak funts dokumentala hartu du bere gain, Iñaki Soto eta Mertxe Aizpurua, GARAren egungo eta lehen zuzendariak, Jaurlaritzako ordezkariekin. (Jon URBE/FOKU)

Hernaniko egoitza 2.600 metro karratu erabilgarri ziren, balizko zorrari aurre egiteko erabili ahal zen ondasuna. (Jon URBE/FOKU)

Hura galdu da eta Gizarte Segurantzak orain GARAri egozten dio ‘Egin’-en zorra. (Jon URBE/FOKU)

20 urte eta gero, zauria ez da itxi. (Jon URBE/FOKU)
20 urte 'Egin'-en itxieratik
1998ko uztailaren 15ean 200 polizia espainiarrek 'Egin' eta 'Egin irratia' itxi zituzten. Baltasar Garzon epaileak agindu zuen operazioa eta orduko Espainiako presidenteak, Jose Maria Aznarrek, egin zuen bere: «ez ginela ausartuko uste al zuten?». 1977an abiatutako proiektua kolpez itxi zuten, espetxe zigor gogorrak bete dituzte bertako langile eta ordezkariek, ondarea galdu da eta zauria ez da itxi, hari egotzitako zorra GARAri pasa diote eta 4,7 milioi euroko zorraren zamapean jardun du honek azken 15 urtetan. (FOKU)
14 JUL. 2018




