
Ardeche izan da aurtengo lurralde gomitatua. (Patxi BELTZAIZ)

Gaurkoa izan da lehen eguna, eta igandera arte iraunen du. (Patxi BELTZAIZ)

Asteburu osoan merkatua egonen da. (Patxi BELTZAIZ)

Gaztainak ere badira Euskal Herriaren eta Ardecheren arteko loturetako bat. (Patxi BELTZAIZ)

Urtero bezala, Donibane Garaziko ostalaritza eskolako ikasleek prestatu dute ostiraleko bazkaria. (Patxi BELTZAIZ)

Gilles Boeuf edizio honetako ugazaitak hitza hartu du harrera ekitaldian. (Patxi BELTZAIZ)

Parean, Ipar Euskal Herriko zenbait hautetsi izan ditu. (Patxi BELTZAIZ)

Ikastetxeen eguna izan da gaurkoa. Ikasle hiritarrek laborantza parez pare ezagutzeko aukera izan dute. (Patxi BELTZAIZ)

Hona eguerdi honetako menua: sasoiko barazkiak, sasi ardi konfitatua, gasna, gaztainak... (Patxi BELTZAIZ)

Denetariko jarduerak daude Lurraman; baita, irudian ikusten den gisara, kantatu eta dantzatzeko parada ere. (Patxi BELTZAIZ)

Ezin muzin egin ostalaritza eskolako ikasleek prestaturiko platerei. (Patxi BELTZAIZ)
2026ko Lurramaren lehen eguna
Hilaren 6 honetan ireki ditu ateak Lurramaren 21. edizioak. 'Ama ura zaindu' leloa du aurtengoak, eta Gilles Boeufi egokitu zaio ugazaita izatea.
06 NOV. 2026




