Angeluko feminizidioaren kontrako elkarretaratzeak
12/05/2020

Angelun gertatutako feminizidioaren kontrako hainbat elkarretaratze egin zituzten maiatzaren 12an Ipar Euskal Herrian gaindi. Krisi sanitarioa dela eta, hamar pertsonaka elkartu ziren Kanbo, Hazparne, Baiona, Donibane Garazi, Baigorri, Angelu, Hendaia eta Baionan. "Feminizioak geldi" mezua entzunarazi zuten kolektibo feministek.