
Orotara 32 peñek parte hartu dute.

Merkatu plaza jendez gainezka zegoen txapelketaren karietara.

Frédérique Espagnac eta Andde Sainte Marie epaimahaian parte hartu dute.

Piper omeleta txapelketa iragan da uztailaren 27an.

Pierre Urrutyk bestazaleen lasterketaren lehen saria irabazi du.

Mélanie Dupassieux helmugara ailegatzean.

Sei mila pertsona inguruk lasterketan parte hartu dute.

Sèteko arraunlariek haien herrian hain ezaguna den jokoaren erakustaldi bat eskaini dute.

Sète herritik etorritako arraunlariak.

Milaka pertsona Sèteko arraunlariei so.
Baionako bestak: giro gormant eta kirolaria abiatu aitzin
Baionako bestak ofizialki abiatu ez diren arren, bestazaleen lasterketak eta piper omeletaren txapelketak giroa berotu dute. Pierre Urrutyk bestazaleen lasterketaren lehen saria irabazi du eta Mélanie Dupassieuxek emakumezkoen ekimena. Lasterkariak helmugara ailegatu diren bitartean Baionako merkatuko plaza betetzen hasi da piper omeletaren txapelketaren karietara. Orotara hogeita hamabi peñek parte hartu dute. Frédérique Espagnac eta Andde Sainte Marie epaimahaian parte hartu dute. Halaber, goizean ere, Sète herriko arraunlariak Baionan izan dira haien zeingehiagoka famatua ezagutarazteko. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena.
27 JUL. 2016


