
Tamaina ttipiko bestazaleek mota guzietako sorpresak jaso dituzte haien egun handian. (Patxi BELTZAIZ)

Entzierro ttipiak zirrara handia sortzen du eta ez soilik haurrengan. (Patxi BELTZAIZ)

Ziganteek eta gortearen gaiteroek desfilea egin dute goizean. (Patxi BELTZAIZ)

Kukuturik izan da Leon erregea, baina haurrek lortu dute iratzartzea. (Patxi BELTZAIZ)

Bero handia izan da, baina aizkolariek berdin ekin dote lanari Patxa plazan. Ikusleak, berriz, itzalean. (Patxi BELTZAIZ)

Udal agintarien aholkuak segituz, familiek garraio publikoa hobetsi dute haurren egunera bertaratzeko. (Patxi BELTZAIZ)

Karrikaldiaren kari, agerian geratu da dantzarien bokazioa gaztetatik garatzen dela. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak: Haurren Eguna
Bat, bi eta hiru. Leon, Leon, Leon. Kanta eta oihuak. Harrabots handia eginez, eta kostata ere, lortu dute haurrek errege alfertxoa iratzartzea. Hortik goiti, etxeko ttipiak bestetako gakoen jabe bilakatu dira Baionan.
10 JUL. 2025



