Baionako Bestak 2025 lehen eguna
19:00etan haizeratu dute Baionako Besta Alternatiboak abiarazi dituen txupina. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Besta herrikoi, euskaldun eta transfeministen antolatzaileek Palestina omendu dute irekidura ekitaldian. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Bertatik, dantzan eman diote hastapena bestei. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Uztailaren 9 honetako 17:00etan abiatu dira ofizialki Baionako Bestak, igandera arte. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Besteak beste, Iñigo Etxezarreta ETS taldeko kantari eta gitarristak alaitu du irekitze ofizialaren ekitaldia, herriko etxeko balkoitik. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Herritarrak, zapi gorria airean, hiriaren gakoak noiz jaurtiko beha. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Hiriaren apainketa ere zuri eta gorriz. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Askatasunaren plaza irekierari harrera egiteko prest zen bezperatik. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Urteroko legez, 'Foulée du festayre' lasterketarekin hasi dute Baionako Besten abiatze eguna. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Nicolas Mariani angeluarra gailendu da, 44 minutu eta 42 segunduko denbora eginik. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Lasterketaren 24. edizioaren irabazlea, saria eskutan. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Margaux Sierackik lortu du emakumezkoen lehen postua, 50 minutu eta 34 segunduko denboran. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Lasterketari andana batentzat, poza zen nagusi helmuga zeharkatzean. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Beste hainbatek, berriz, apur bat gehiago sufritu dute. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Goizean goizetik, besta giroa jabetu da Baionako karriketaz. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Anartean, Paul-Bert plazari moleta usaina zerion. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Biper arroltze moletaren munduko txapelketa da goizeko bigarren ekimen nagusia. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Bihotzez Abesbatzak eskuratu du aurtengo moleta onenaren saria. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Getariko abesbatza gizonez osatua da. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Bandek girotu dute goizean hiria, heldu den egunetan eskainiko dutenaren aitzin-jasta gisa. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Herritarrek ez dute irekidura itxaron dantzan hasteko. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Bestetan zehar ere, tokiko monetan ordaintzen ahalko da establezimendu anitzetan. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Karrikan pixa egitearen kontrako prebentzio neurriak ezarri ditu Herriko Etxeak. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Laborarien xokoan jateko eta edateko tokiko produktuak eskainiko dituzte besta egun guzietan. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Bestak 2025 lehen eguna
Kanboko Marieniako lurren aldeko aldarria, Baiona Ttipiko karriketan. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Besten abiatze eguna

Askatasun plaza eta inguruak txuri eta gorriz jantzi dira, uztailaren 9 honetako 17:00ak izatearen beha, 2025eko Baionako Bestak ofizialki abiatzeko. Aro ederra lagun, herriko etxeko balkoitik jaurtikitako hiru gakoek ireki dute bost eguneko ospakizuna.

09 JUL. 2025