
Su artifizialak jaurti dituzte ibai bazterrean, bestei agur errateko ekitaldian. (Guillaume FAUVEAU)

Corso argitsua 22:OOetan abiatu da herriko etxeruntz, agur ekitaldira. (Guillaume FAUVEAU)

Olinpiar Jokoak izan dituzte gaitzat karroetan. (Guillaume FAUVEAU)

Plaza betea zela itxaron dituzte desfilean heldu zirenak. (Guillaume FAUVEAU)

Zapi gorriak kendu dituzte bestazaleek, heldu den urtera arte. (Guillaume FAUVEAU)

Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza herriko etxean izan da bestei bukaera ematen. (Guillaume FAUVEAU)

Aurtengo aldaketen artean bat feria lekuz aldatzea izan da. (Patxi BELTZAIZ)

Atsedenerako tarteak ere hartu dituzte bestazaleek. (Patxi BELTZAIZ)

Adin guzietako jendea ibili da bestetan. (Patxi BELTZAIZ)

Usaian bezala, laborarien xokoan lekuko mozkinekin egindako produktuak eskaini dituzte. (Patxi BELTZAIZ)

Euskarak bere lekua badu bestetako hainbat gunetan. (Patxi BELTZAIZ)

Bestaz gain, lana ere egin dute andana bat boluntariok. (Patxi BELTZAIZ)

Denetariko estiloko musikekin bete dira bost egunetan Baionako karrikak. (Guillaume FAUVEAU)

Patxa plazan usaiako presoen aldeko bazkaria egin zuten igandean. (Guillaume FAUVEAU)

Ederki gozatu dute batzuek hiriaren bistekin. (Guillaume FAUVEAU)

Eguraldia lagun, jendez lepo izan da merkatuaren ingurunea. (Guillaume FAUVEAU)

Karrikaldi arrakastaz iragan da, aurten usaian baino egun bat gehiegorekin. (Guillaume FAUVEAU)

Danbor soinurik ere ez da falta izan karriketan. (Guillaume FAUVEAU)

Puntu ta kakotx talde gazteak giro aparta sortu zuen Patxa plazan igandean. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako Besten asteburua iruditan
Egitarau betearekin iragan da Baionako Besten asteburua. Ezohiko datetan, jende andana ibili da Lapurdiko hiriburuan. Leon erregea heldu den urtera arte lokartu da.
14 JUL. 2024




