
Bernat Etxepareren omenezko eskultura inauguratu dute Duzunaritzen. (Patxi BELTZAIZ)

Emozio handia sentitu da ekitaldian. (Patxi BELTZAIZ)

Euskaraz inprimatutako lehen hitzak, eskulturan zizelkatuak. (Patxi BELTZAIZ)

Jende andana hurbildu da Duzunaritzera Etxepare omentzeko. (Patxi BELTZAIZ)

Etxepareren eskultura bere sorterrian eraiki dute. (Patxi BELTZAIZ)

Kantu eta dantzaz inguratua iragan da omenaldia. (Patxi BELTZAIZ)

Festa giroa nagusi Nafarroa Beherako ibarrean. (Patxi BELTZAIZ)

Goizean azoka egin da Duzunaritzen. (Patxi BELTZAIZ)
Bernat Etxepareren omenezko eskulturaren inaugurazioa Duzunaritzen
Iratiko bideko Hergarai ibarreko herriek Hergarai Bizi ekimena antolatzen dute elkarlanean. Asteburu honetan zortzigarren edizioa burutu da Duzunaritze-Sarasketa udalerrian, bertan jaio baitzen Bernart Etxepare, XVI. mendeko idazlea eta euskaraz inprimatutako lehen liburuaren egilea. Asteburu osoan hainbat ekimen burutu dira: arrakasta handia izan zuen hitzaldi bat ostiralean eta igandean azoka eta beste. Goizean, Duzunaritzen, Etxepareren omenezko eskultura bat inauguratu dute.
18 SET. 2023


