
Haserrea eta elkartasuna, Eizagirreren atxiloketaren aurrean Zarautzen. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Ekhiñe Eizagirre, koartelerako bidean. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Guardia zibilak irrifarrez Zarautzen. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Zarauzko miaketaren ondoren kutxa bat ateratzen. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Kepa Arkauz, Guardia Zibilaren eskuetan Arrasaten. (Raul BOGAJO | FOKU)

Miaketetan zakurrak erabili dituzte. (Raul BOGAJO | FOKU)

Guardia zibil bat, autoaren gainetik begira Arrasaten. (Raul BOGAJO | FOKU)

Mobilizazioa Zarautzen, Eizagirre eta beste biak askatzea aldarrikatuz. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Sarek deitu ditu mobilizazioak, atxilotuen hiru herrietan. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Segurtasun bermeak gordez burutu dituzte mobilizazioak. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Ziburun egin duten elkarretaratzea (@EHbai). Imanol Jaio bertan bizi da.

Protesta Abadiñon, Jaioren jaioterrian. (@AgirreGarita)

Elkarretaratzea Arrasaten; Kepa Arkauzen herria da. (@Sare_herritarra)
Beste garai bateko irudiak ekarri ditu euskal kaleetara Guardia Zibilak
Aspaldiko ETAko zulo bat aitzakia hartuta eginiko sarekadak aspaldikoak diruditen irudiak eragin ditu astelehen honetan: atxiloketak, miaketak, uniformedunak –armak eskuetan– kalean... Herri mobilizazioak ere berpiztu dira, bakea aldarrikatuz.
06 OCT. 2020




