Iaz Urdiñarben agertu zen Belagileen pertsonaia aurten desagertuko da. ©Bob EDME
Altzürüküko gazteek hamabi emanaldi eskainiko dituzte apirilaren 26ra arte. ©Bob EDME
Altzürüküko herriak ez du Maskaradarik antolatu 2005az geroztik. ©Bob EDME
Buhameak ere presente izanen dira aurtengo emanaldietan. ©Bob EDME
Orotara, berrogei bat lagunek emanaldian parte hartzen dute. ©Bob EDME
Altzürüküko plaza betea, Maskaraden lehen emanaldia ikusteko. ©Bob EDME
Ximun Eppeherrek Pitxuren pertsonaia ziurtatuko du aurten. ©Bob EDME
Bueltan da Pitxu
Maskaraden garaia heldu da. Lehen emanaldia eskaini dute Altzürüküko gazteek otsailaren 9an. Apirilaren 26ra bitartean, herriko gazteek 11 emanaldi eskainiko dituzte Xiberoko hainbat herritan. Orotara, berrogei bat lagunek parte hartu dute ihauteri garaian antolatzen den ikusgarrian. Dantzariez gain, gazteek hainbat pertsonaia jokatuko dituzte, hala nola, Pitxurena, Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Jauna, Anderea, Laborari eta Laborarixa. Heldu den hitzordua Irurin iraganen da otsailaren 16an.
10 FEB. 2020




