
Jendetza ikaragarriak lagundu du Athletic ibilbide osoan. (Ander GILLENEA | AFP)

Athleticeko kapitainak, entrenatzailea, presidentea eta Jose Angel Iribar, kopa bilbotarrei eskaintzen. (Ander GILLENEA | AFP)

Bilbon elkartu den jendetza erakusten duen airez hartutako irudia. (EUROPA PRESS)

Iker Muniain kapitaina, Bilbon elkartutakoei kopa eskaintzen. ( Ander GILLENEA | AFP)

Eromen zurigorria Bilboko erdigunean. (Endika PORTILLO | FOKU)

Jendetza udaletxe aurrean. (Endika PORTILLO | FOKU)

Gabarra, Zubizurin. (Ander GILLENEA | AFP)

Muniain, dena ematen. (H. BILBAO | EUROPA PRESS)

Aurreko belaunaldiei omenaldia egin diete San Mames paretik igarotzean. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Athleticeko jokalariak, Gabarra gainean. (H. BILBAO | EUROPA PRESS)

Iker Muniain kapitaina, kopa eskutan Gabarra gainean. (Humberto BILBAO | EUROPA PRESS)

Iñaki Williams, kopa preziatuarekin. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Duela 40 urte Kopa altxa zutenei keinu egin diete egungo jokalariek jantzi duten alkandorarekin. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Marea zurigorri batek hartu du Bilbo. (Endika PORTILLO | FOKU)

Gabarrak Deustuko zubia pasa duen unea. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Euskalduna paretik. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Guggenheim, Gabarraren lekuko. (Diego RADAMÉS | EUROPA PRESS)

Euforia zurigorria. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Athleticzale denak kalera atera direla ematen izan du. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Balkoi guztiak, jendez lepo. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Bilbon ez zen inor gehiago sartzen. (Endika PORTILLO | FOKU)

Aldundian amaitu dira ospakizunak. Ofizialak behintzat. (Humberto BILBAO | EUROPA PRESS)

Presoen etxeratzearen aldeko aldarria ere, presente. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

«Neksen gabarra noizko?». (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Zaleak, ezin kabitu. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Iñigo Cabacas gogoratzeko bufanda eta banderola ugari ere ikusi ahal izan da. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Athleticeko jokalariak, Oscar de Marcos eta Iker Muniain kapitainak buru direla, Gabarrara bidean. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Udaletxeko zubia jendez lepo Gabarra horra heltzeko oraindik lau ordu falta zirela. (Endika PORTILLO | FOKU)

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria, San Mames apaintzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Bilbo, ametsetan inoiz baino gehiago. (Diego RADAMÉS | EUROPA PRESS)

Athleticzaleak edonon pilatu dira Gabarra ikusteko. (Mikel MTEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Jendea nonahi. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Egunerako txapela ezin hobeak. (Diego RADAMÉS | EUROPA PRESS)

Bilboko itsasadarra jendez gainezka, gabarraren zain. (Endika PORTILLO | FOKU)

Bilboko Udaletxea Athleticeko jokalarien zain. (Iñaki BERASALUCE | EUROPA PRESS)

Valverde eta Jose Angel Iribar Koparekin autobusean, gabarrarako bidean. (@AthleticClub)

Udaletxeko atarian, zain. (Endika PORTILLO | FOKU)

Lehoia ere badabil Udaletxe inguruan goiz partean. (Endika Portillo | Foku)

Udaletxeko zubian zain, goizeko lehen orduan. (Foku)

Kaleko salmenta ere ez da falta. (A.U.)

Palestinari elkartasuna adierazi diote zale hauek. (Monika del Valle | Foku)

Ura eta krema, ezinbestekoak gaur, eguzkiak gogor jotzen duelako. (Monika del Valle | Foku)

Ogitartekoek arindu dute itxaronaldia. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Alaitasuna barreiatzen dabiltza gazteak. (Endika Portillo | Foku)

Udaletxeko zubia horrela zegoen eguerdian. (Monika del Valle | Foku)

Gabarra Athleticeko jokalarien zain Getxoko uretan. (NAIZ)
Eromena Bilbon Athleticen Kopako garaipenaren ospakizunetan
Athleticen Kopako garaipenak eromena piztu du Bilbon. Goizeko lehen ordutik kolore zuri-gorriz tindatuta agertu da hiria eta milaka zale bildu dira 40 urteren ondoren behar bezala ospatzeko. Hona hemen irudi bilduma.
11 ABR. 2024