
Zahar eta gazte, eskutik helduta elkarlanean.

Punta puntako olioa, Errigoraren saskirako.

‘Euskaraz bizi nahi dut’.

«Milaka bihotz eta buru auzolanean» irakur liteke atzealdean.

Zainzuriak ere, punta puntakoak!

Salda beroa lanean ahitutakoak berreskuratzeko.

12.000 dira aurten saldu dituzten saskiak.

Banan bana osatu dituzte herriz herri Euskal Herri osoan saldutako saskiak.

Irabaziak Tuterako ikastolarentzat, AEKrentzat eta Euskaraz bizi eta ikasi ekimenarentzat izango dira.

Kutxa bakoitzarekin eskuorria ere badoa, esker on mezuz beterikoa.

Bertako ekoizleak ere babesten ditu ekimenak, noski, bertako uzta baita lurralde guztira hedatzen duena Errigorak.

‘Zorionak Errigora!’

Lana bai... baina indarrak hartzea ere bai, noski!

Familia argazkia Ablitasen.
Errigoraren auzolana Ablitasen
Ezin zintekeen bestela, auzolanean bukatu du Errigorak udazkeneko kanpaina. Giro ederrean 120 herritar inguru elkartu dira Ablitasen aurten saltzea lortu dituzten 12.000 kutxen muntaia lanean aritzeko. (ERRIGORAk berak igorritako argazkiak)
22 NOV. 2014