"Hizkuntza diskriminazioari ez" zioen Bordalen zabaldu duten banderolak. © Iurre BIDEGAIN
"Hizkuntza diskriminazioari ez" zioen Bordalen zabaldu duten banderolak. © Iurre BIDEGAIN
Brebeta Bordele protesta
Brebeta euskaraz egin ahal izateko kateatu dira Bordalen. © KAZETA
Arratsaldeko ordu bata aldera, poliziek kateak hautsi dizkiete manifestariei. © Iurre BIDEGAIN
Arratsaldeko ordu bata aldera, poliziek kateak hautsi dizkiete manifestariei. © Iurre BIDEGAIN
Eguerdian, tokian berean pik-nikatu dute manifestariek. © Iurre BIDEGAIN
Eguerdian, tokian berean pik-nikatu dute manifestariek. © Iurre BIDEGAIN
Historia eta matematikak bezala, brebetako zientzietako froga euskaraz pasatu ahal izatea galdegin dute manifestariek. © Iurre BIDEGAIN
Historia eta matematikak bezala, brebetako zientzietako froga euskaraz pasatu ahal izatea galdegin dute manifestariek. © Iurre BIDEGAIN
Haien desadostasuna Bordalen adierazi dute

Goizean goiz atera dira autobusak, uztailaren 4 honetan. Baionan zuten hitzordua eta Bordale helburua. Goiz bukaeran, heltzean, tentsio uneekin hartu dituzte Errektoretza ondoan zai ziren poliziek. Zortzi bat pertsonek haien eskuak kate batekin lotu dituzte, eraikineko sarbidea trabatzeko gisan. Arratsalde hasieran bukatu da ekimena, baina auzia ez, Ipar Euskal Herriko parlamentariek ere eman baitiote segida Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoen aldarrikapenari. Vincent Bru diputatuak eta Max Brisson senatariak asaldaturik agertu dira sare sozialetan. Azken honek Jean-Michel Blanquer Hezkuntza Ministroari bere kezka adierazi dio zuzenean.

 

04 JUL. 2018