Haserre Gaua, 12 orduko protesta, espetxe politikaren 49 biktimak gogoan
13/09/2020

Igor Gonzalez Sola espetxe politikaren azken biktima izan dadila, ehunka lagunek gau osoa eman dute Bilbon Gobernu espainolak duen egoitzaren aurrean. Ekimen ikusgarria eta enplazamendu argia: «Aski da, etxera». Gauaren iluntasunean politika horren ondorioz hil diren 49 preso eta senide izan dituzte gogoan; egunsentiarekin batera, saminari amaiera emateko ordua badela nabarmendu dute.