
Hegazti gripea : poliziak manifestariak barreiatzen saiatu dira Gabadin. © ELB

CRSeek gas negargarriak igorri dituzte Gabadin elgarretaratuak ziren herritarren kontra. © ELB

Ia 200 pertsona bildu dira Domintxineko etxaldean, ostiral goiz honetan. © Bob EDME

Osasun zerbitzuetako arduraduna Domintxineko etxaldeko nagusiarekin eta ELBko ordezkariekin mintzatzen saiatu da. © Bob EDME

Hegazti gripea : askaria hartu dute manifestariek Domintxineko etxaldean. © Bob EDME
Hegazti hilketarako bidea hetsia
Herritarrak bigarren aldiz Estatuko zerbitzuen aitzinean plantatu dira Gabadi, Domintxine eta Barkoxen. Goizeko 6etan emana zuen hitzordua ELBk. Azkenean, goizeko 8ak eta erdi aldera, polizien laguntzarekin etxaldeetara sartzen saiatu dira funtzionarioak, konparazione Gabadin, baina ez dute lortu. Xingarra eta arroltze omeletarekin bukatu dute mobilizazioa, Domintxineko etxaldean.
21 ABR. 2017




