
Azokaren eremuan sartu diren manifestariak Hezkuntza Ministroarengandik urrun atxikitzen saiatu dira poliziak. © Bob EDME

Joan den neguaz geroztik ez da aitzinatzen Seaskaren baliabideen auzia eta manifestazio franko antolatu dituzte burasoek. © Bob EDME

Irailaren 8 honetan, aldarrikapenen artean estreinatu dute Paueko Azoka erakundeetako ordezkariek, horien artean Jean-Michel Blanquerrek. © Bob EDME

Hezkuntza Ministroak Seaskaren eskariak entzu ditu eta erantzun bat ekartzen saiatu da, baina ez du postu berririk hitz eman. © Bob EDME

Hitz hartze ofizialeen tartean, publikoan jende guti zegoen eta gehien bat Seaskaren aldeko manifestariz osatua zen. © Bob EDME

Jean-Michel Blanquer ministroaren kabineteko kideekin bilkura bat izan du Seaskaren ordezkaritza batek. Lau irakasle postu eta erdi diruztatzea eskatu die azken horrek. © Bob EDME

Pauen, urte politikoaren abiatzea markatzen duen ekimena izan ohi da Paueko Azokaren estreinaldia, baina aurten, hezkuntzaren gaiak gaina hartu du. © Bob EDME

Lehen gelaren sarrera hetsi nahi izan dute poliziek, manifestariek ez zezaten Paueko Azokaren bisita ofizialean ekin. © Bob EDME
Irakasle beharra behin eta berriz entzun du Hezkuntza Ministroak
Paueko Azokaren idekitze ekitaldira etorria, frantziar Hezkuntza Ministroak ikasturte hasierako arazoei aurre egin behar izan die. Hor ziren bere zain, eskola publikoetako eta Kalandretetako burasoak, noski, baina baita Ipar Euskal Herritik etorritako manifestariak ere. Seaskak eskas dituen irakasle postuak galdegiteko elgarretaratze entzutetsua egin dute.
08 SET. 2018



