
Korrika Grosetik igaro den uneetako bat. (Gorka RUBIO | FOKU)

Osakidetzako Donostialdeko ESIkoak, lekukoarekin. (Jon URBE | FOKU)

ESIko kideak. (Jon URBE | FOKU)

Gure Eskuren txanda, Kontxan barrena Antiguara iristen. (Gorka RUBIO | FOKU)

Donostiako hainbat ikastetxetako gazteak. (Gorka RUBIO | FOKU)

Ospitalarioak elkarteko kideak. (Gorka RUBIO | FOKU)

Lekukoaren detailea. (Jon URBE | FOKU)

Donostia Palestina elkarteak ere eraman du lekukoa. (Gorka RUBIO | FOKU)

EH Bilduko udal ordezkariak. (Gorka RUBIO | FOKU)

LABek ere hartu du lekukoa Donostian. (Gorka RUBIO | FOKU)

Lan egitea eta korrika egitea bateragarriak dira, Onda Vascako kazetari honek erakutsi duen bezala. (Gorka RUBIO | FOKU)

Bingen Zupiria eta Ibone Bengoetxea sailburuak, Hizkuntza Politikako Ordezkaritzako langileekin batera. (Gorka RUBIO | FOKU)

Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politikoen txanda, San Martin kalean. (Gorka RUBIO | FOKU)

Donostiako alkate Jon Insaustik keinu polita izan du. (Gorka RUBIO | FOKU)

Xabi Prieto eta Aintzane Encinas Realeko jokalari ohiak, Anoetako estadioan. (Jon URBE | FOKU)

Kaleko Afari Solidarioek ere Korrikarekin bat egin dute. (Gorka RUBIO | FOKU)

EH Bilduren kilometroa, Donostian. (Jon URBE | FOKU)

Errenterian, Bixigarri elkartekoen tartea. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Errenteriako Gazte Asanbladaren txanda. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Jai giroa nagusi izan da Errenterian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Errenteriako beste irudi bat. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Erroak Sartu elkarteko kideak. (Jon URBE | FOKU)

Kataluniako banderak ere ikusi dira Donostian. (Jon URBE | FOKU)

Tabakalerako langileak. (Jon URBE | FOKU)

Bultzadako kideek ere hartu dute lekukoa. (Jon URBE | FOKU)

Irribarreak nagusi. (Jon URBE | FOKU)

Euriak ez du inor gelditu. (Jon URBE | FOKU)

Hankek bakarrik ez, furgonetak ere pairatzen du egunen ajea. (Jon URBE | FOKU)

Tropela bilduta, kostaldetik. (Gorka RUBIO | FOKU)

Zarautzera iritsi da arratsaldean Korrika. (Gorka RUBIO | FOKU)

Honela irten da Korrika Zarautzetik. (Gorka RUBIO | FOKU)

Ez zen hondartzarako eguna, Korrikarako baizik. (Gorka RUBIO | FOKU)

Kostaldean aurrera egin du Korrikak. (Gorka RUBIO | FOKU)

Itsasoa, indartsu, Korrikarekin bat. (Gorka RUBIO | FOKU)
Jendetza bildu du Donostian Korrikak
Jendetza bildu da asteazken goiz honetan Donostian Korrikari harrera egiteko. Atharratzetik abiatu zenetik lehen aldiz euria egin du, baina ez da oztopo izan. Hiriburura iritsi aurretik, Oarsoaldea igaro du lasterketak. Kostaldetik mendebaldera egin du.
25 MAR. 2026




