
Larunbatean, maiatzaren 17an, goizeko 11:00etan, bi manifestazio abiatu ziren, Kanbotik eta Itsasutik, Marieniarantz, «Marienia ez hunki, hazlurrak defendatu» lemapean. (Guillaume FAUVEAU)

Antolatzaileen arabera, 500 pertsonak parte hartu zuten mobilizazio egunean, Bouygues enpresaren eraikuntza-proiektuari aurre egiteko. (Guillaume FAUVEAU)

Maryse Cachenaut eta Bruno Junquet laborariek «makilen zina» irakurri zuten, lursail hori garaipenera arte defendatzeko konpromisoa hartuz. (Guillaume FAUVEAU)

Marieniako lurretan landatuz, OSTIAk, ELBk eta Lurzaindiak lursail horien laborantza balioa agerian utzi zuten, nagusiki, Euskal Hirigune Elkargoak eraikigarritzat jo izanari begira. (Guillaume FAUVEAU)

«Makilen zinak» lehenago ere egin izan dira, hala nola Larzaceko lurretan edota Notre-Dame-des-Landeseko borrokan. (Guillaume FAUVEAU)

Euskal Herrian, gainera, makilak erranahi siboliko bereziagoa du. (Guillaume FAUVEAU)

Antolatzaileek hainbat borroka aipatu zituzten lurren defentsan, eta Palestinako egoerarekin lotura zuzena egin zuten. (Guillaume FAUVEAU)

Halaber, Nafarroako Lekaroz herrian Aroztegia proiektuaren kontrako borroka daraman kolektiboko kide batzuk ere bertaratu ziren, elkartasunez. (Guillaume FAUVEAU)

Arratsaldean, ekintzaileek patatak, piperrak eta kuiak landatu zituzten. (Guillaume FAUVEAU)

Giro alai eta parte-hartzailean, bertaratutako bakoitzak lurrarekin harremanetan ezartzeko parada izan zuen. (Guillaume FAUVEAU)

Kanboko lurretan lau jatorri-deitura babestuak (AOP) elkartzen dira. (Guillaume FAUVEAU)

Horien balioa azpimarratuz, OSTIAk, ELBk eta Lurzaindiak izen-emateak zabaldu dituzte heldu diren aste eta hilabeteetan landaketak zaintzeko eta borrokari eusteko. (Guillaume FAUVEAU)
Landatze eguna Marieniako lurretan
OSTIA, ELB eta Lurzaindia kolektiboen deialdiari erantzunez, 500 herritar inguru bildu ziren larunbatean Marieniako lurretan, Kanbon, Bouygues Immobilier multinazionalaren proiektuari kontra egiteko.
19 MAY. 2025