Lantz, Altsasu eta Bilbo, inauteri dibertigarri eta aberatsen lagin
Gure herriko ondare biziak dira inauteriak; gazteenek lekukoa hartu dute, eta belaunaldi guztiek elkarrekin gozatzen dute bestaz. Aurten kasik urtea hasi orduko ailegatu zaigu mozorratzeko ordua, eta otsailaren erdirako joan dira ospakizun bihurri hauek toki aunitzetan, ongi aseta, espero dezagun. Lantz, Altsasu eta Bilboko argazkiak jaso ditugu galeria honetan.
13 FEB. 2024