Latzenek Azpeitian eman zuen larunbat honetan ‘Denboraren orbainak’ birako Euskal Herriko azkenaurreko kontzertua. Atabalen emango dute datorrena, eta ez da sarrerarik kontzertu horretarako.
Latzenek Azpeitian eman zuen larunbat honetan ‘Denboraren orbainak’ birako Euskal Herriko azkenaurreko kontzertua. Atabalen emango dute datorrena, eta ez da sarrerarik kontzertu horretarako. (Gorka RUBIO | FOKU)
Lehen abestitik Aitor Uriarte eta Yerko Ortiz egurrean gitarretan.
Lehen abestitik Aitor Uriarte eta Yerko Ortiz egurrean gitarretan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Sekulan ere ez ziren izan aurretik Azpeitiko tenpluan. Bada, iritsi baziren iritsi, a zer nolako hasiera izan zuen kontzertuak.
Sekulan ere ez ziren izan aurretik Azpeitiko tenpluan. Bada, iritsi baziren iritsi, a zer nolako hasiera izan zuen kontzertuak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Batez besteko adina altu samarra, nostalgiko asko, baina zoratzen izan ziren guztiak.
Batez besteko adina altu samarra, nostalgiko asko, baina zoratzen izan ziren guztiak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Baterian sekulako energia beste behin Gorka Lazkanok. Izerditan blai dagoeneko eta galtza motzetan, bateriatik jaiki, lehen lerrora gerturatu eta mikrofonotik etxekoak izan zituen gogoan.
Baterian sekulako energia beste behin Gorka Lazkanok. Izerditan blai dagoeneko eta galtza motzetan, bateriatik jaiki, lehen lerrora gerturatu eta mikrofonotik etxekoak izan zituen gogoan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Joxemari Azpitarte eta Aitor Uriarte, elkarrizketan.
Joxemari Azpitarte eta Aitor Uriarte, elkarrizketan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Guztia argi jolas itzelarekin egin zuten, bikain soinu zein argi teknikariak.
Guztia argi jolas itzelarekin egin zuten, bikain soinu zein argi teknikariak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Kuartz bikoa taularatu zen beroketa lanak egitera. Garaiz hasi ziren Behe Nafarroatik etorritako Oihan Delavigne eta Ibes Mongabure ‘III’ diskoa aurkezten.
Kuartz bikoa taularatu zen beroketa lanak egitera. Garaiz hasi ziren Behe Nafarroatik etorritako Oihan Delavigne eta Ibes Mongabure ‘III’ diskoa aurkezten. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bonberenea Ekintzaken eskutik etorri zen Kuartzen diskoa 2024ko udazkenean eta sekulako indarra du haien proposamenak.
Bonberenea Ekintzaken eskutik etorri zen Kuartzen diskoa 2024ko udazkenean eta sekulako indarra du haien proposamenak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Latzenen kontzertu indartsua Azpeitiko tenpluan

Hogei kantu eta hamaika bizipen utzi zituen atzo Latzen taldearen kontzertuak Azpeitian. Sanagustin goraino bete zen. Metalak herri honetan beti izan ditu zaletuak eta hauek erreferente argia izan dira bide horretan. Emanaldiaren hainbat momentu jaso ditugu argazki galeria honetan.

08 FEB. 2026