Lola Villabrigaren kasua, poliziaren bortizkeriaren adierazle
G7ko bilkuraren prestaketa fasean, honen aurkako manifestazio bat grabatzen ari zela poliziaren pilotakada jaso zuen aurpegian Lola Villabrigak, zauri larriak eraginez. Gertaera 2018ko abenduan izan zen, Biarritzen, eta 2019ko urtarrilean jarri zuen salaketa. Ostiral honetan Baionako auzitegian burutu da epaiketa eta poliziari 1.350 euroko isuna ezarri diote. Auzitegiaren kanpoan elkartasuna jaso du gazte miarriztarrak, eta poliziaren bortizkeria agerian gelditu da.
26 JUN. 2020