
Alo Wala bikoteak emanaldi ederra eskaini du formatu sinplean. © Bob EDME

2zio taldeko hirukoteak hitzak ezarri dizkiete gazteen eta jendartearen arrengurei. © Bob EDME

Crystal Fightersen zuzenekoak festa giroan utzi zuen publikoa. © Bob EDME

Ongi bete zen eszena aitzina ostiralean. © Bob EDME

Rennes-ko Caviar Special taldeak aperitifaren tenorean jo zuen, ostiralean. © Bob EDME
Musikaren eraginpean dago Lekorneko Garroa
"Ostiralean hemen zegoena itzuliko da festibalera" zioen EHZko laguntzaile batek eta, parte handi batez, musika eskaintzak sortu duen giroarengatik izanen da. Crystal Fighters talde anglosaxoiak ukan zuen arraskata handiena, baina Alo Wala eta Clap! Clap! taldeen doinu elektronikoek ere oihartzun ona izan zuten.
02 JUL. 2016




