
«Euria ari du?», «ke ba!»

Max Brisson senatari eskuindarra bertan bildutako ibiltariei EPPK-ko mintzaideekin izandako bilkuraren berri ematen.

Vincent Bru diputatu kanboarrak eman du lehenbizi Reau-ko espetxean Iparragirre eta Albisurekin izandako bilkuraren berri.

Jendarme bat martxako kideek banatu dituzten eskuorria irakurtzen.

Martxako kideak Reau-ko espetxea atzean utziz...

Reau-ko espetxe ataria.

Anaiz Funosasek helarazi die martxalariei Iparragirre eta Albisuren animo mezua.

Martxaren buruan aurreko egunetan Frantzia zeharkatu duen furgoneta doa.

Hotza izan da eguneko protagonistetako bat. Ibiltariak ondo gordeta joan behar izan dira bidean.

Anaiz Funosas espetxetik irten berri ziren Brisson, Bove eta Brurekin

Ibilbidea ez da aurreikusitakoa bezain luzea izan, segurtasun kontuak tarteko une bat autobusez egin dute.

Martxa igaro ahala autoetan zain zirenei ere eman zaie ekimenaren berri.

Pariseko larunbateko hitzordua eraman dute martxaren buruan.

Iker Elizalde Hendaiako zinegotzia eta Txetx Etxeberri martxaren buruan.

Martxa Fleury-Merogiseko espetxean amaitu da gaurkoz.
‘Orain presoak’ aldarria Paris inguruko espetxeetan
Dozenaka euskal herritarrek ‘Orain presoak’ aldarria Paris inguruko espetxeetara eraman dute. Reau-tik Fleury-Merogisera izan da lehen etapa. (Isabel MIQUELESTORENA & BAKE BIDEA)
07 DIC. 2017




