Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Anaitasuna bete egin dute
22/12/2019

Iruñeko alkateak, Enrique Mayak, ezarritako debekuari aurre eginez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Anaitasuna kiroldegian “Bizi Dantza” izeneko ikuskizuna egin dute gaur. Kiroldegia leporaino bete dute, UPNren jazarpenaren gainetik iruindarrek eta, batez ere, bertako umeek pailazoen ekitaldiak ikusti nahi dituztela erakutsi dute, beste behin ere.