
Korrika egin du Froomek azken kilometroko zati bat. (Jeff PACHOUD / AFP)

Porte, Mollema eta Froome erori diren unea. (Bernard RAPON / AFP)

Froomek ezin izan du bere bizikletarekin jarraitu. (Jeff PACHOUD / AFP)

Hanketako minak ez zion hobera eginen lasterkaldiarekin. (Stephane MANTEY / AFP)

Zituen zapatekin bizikleta neutroa ere ezin erabili. (Jeff PACHOUD / AFP)

Bizikleta utzi duen unea. (Jeff PACHOUD / AFP)

Quintana eta Van Garderenek Froome gainditu duten unea. (Jeff PACHOUD / AFP)

Thomas de Gendtek irabazi du etapa. (Lionel BONAVENTURE / AFP)

Azkenik bere bizikletarekin bukatu ahal izan du. (Jeff PACHOUD / AFP)

Richie Portek bere bizikleta konpondu ahal izan du. (Jeff PACHOUD / AFP)
Zale asko, motor bat eta eromena Mont Ventouxen gora
2016ko Tourreko 12. etapa ez da ahazten erraza izanen. Mont Ventouxen gora, azken kilometroan sartuta hesirik ez eta zale guztiak gainean zirela, kamera motor batek zale bat harrapatu eta Richie Porte australiarrak bere aurka talka egin du. Bere atzetik erori dira Bauke Mollema eta Chris Froome. Azken honek jarri du ikuskizuna hortik aurrera. Lehenbizi korrika jarraitu du aldapa gora eta segidan zituen oinetakoekin erabili ezin zezakeen bizikleta batekin.
14 JUL. 2016


