Altsasuko gazteen aldeko karabana, Lizarran

Ehundaka lagunek egin diote ongietorria, Lizarran, Nafarroako Bira egiten ari den Altsasuko gazteen aldeko karabanari. Musika, dantza, momotxorroak… denetarik izan da ekitaldian, eta berau bukatzeko Lizarrako alkateak eta epaitzeko bidean diren gazteen gurasoek hitz egin diete bildutakoei, txalo zaparrada jasoz.

03 MAR. 2018