Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendariari elkarrizketa

Ez dago asko galdetu beharrik Ane Rodriguezi, Tabakalera zer izango den jakin nahirik. Buruan dauka zentroa, bai gaur egun inkubadora den Sukaldea eta bai datorren urtean irekiko den eraikin handia. Luze eta zabal azaldu digu Anek aurten zer egiten ari diren eta ondorenerako egitasmoak zeintzuk diren. Filosofia garbi dago: artista eta sortzaileei lekua eskaini, eta herritarrei lehenengoen lanarekin gozatzeko eta hausnartzeko aukera eman.

07 FEB. 2014