‘Código Rock’, Kaotikoren bideoklip berria

Otsailaren 26an argitaratuko du Kaotikok bere disko berria, ‘Sindicato del Crimen’ izenburupean. NAIZen eskutik ‘Código Rock’ disko berriaren aurkezpen bideoklipa duzue honakoa. Johny, Xabi, Aguayo, Mortx eta Aguayiko taldekideekin batera Jon Sanz aktore lanetan izan da. Bideokliparen zuzendaria Beñat Gantxegi izan da, Juantxo Sardon izan du argazki zuzendari eta Nikola Hurtado kamera laguntzaile. Muntaia Izaskun Bernedok eta Beñat Gantxegik egin dute eta esker bereziak eman dizkio taldeak Txerrimuño gaztetxeari. [Informazio gehiago: kaotiko.com]

09 FEB. 2016