E5eko galdeketa, joera desberdineko goierritarren elkarlanaren emaitza

Herriari galdetzea. Zer gauza normalagorik, sanoagorik. Bi gauza behar dira galdeketa bat egiteko: batetik, egiteko gogoa; bestetik, egiteko gaitasuna. Ekainaren 5eko ekimena Gipuzkoako Goierrin sortu zen eta hona jo dugu, goierritarrek gogoa soberan dutela egiaztatzeko eta gaitasuna ere gutxi ez, nahiz eta lana latz egin behar izan duten holako ekimen bat berme guztiekin gauzatzeko.

01 JUN. 2016