Etxepare Lizeoan Altsasuko gazteen alde

Baionako Etxepare Lizeoan ehunka gazte atera dira kalera Altsasuko gazteen alde. Bihar Espainiako Entzutegi Gorenak aztertuko du auzia eta elkartasuna Bidasoaren mugaz bestaldetik etorri zaie oraingoan.