‘Hezkuntza salgai’
29/01/2019
Loading player...

Aukera berdintasuna, segregazioa, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza, ebaluazioa, berrikuntza pedagogikoa... Gaur egun, ohikoa da gure hezkuntza sistemaren osasunaz eztabaidatzea eta asko dira eztabaida horri aurre egiteko ikuspuntu ezberdinak.

Dokumental honek, hezkuntza paradigma berriaren atzean zein dagoen eta pertsonen behar eta eskubideak non geratzen diren aztertzen du. Euskal Eskola Publikoa momentu historiko oso garrantzitsuan aurkitzen da, dokumental honek momentu honetako egoera ulertzeko tresna izatea du helburu, alternatiba berriak eskainiz bai Euskal Herrian baita munduan ere.

STEILAS sindikatuak ekoiztu du dokumentala.

 

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.