Jakes Iruretagoiena, 8 urteko harrijasotzailea plazan

Zortzi urteko Jakes Iruretagoienak lau aldiz jaso du 25 kiloko harria minutu batean, Santa Lutzi jaiaren barruan Urretxun izan den herri kirol jaialdian. ‘Izeta’ goitizeneko txapeldunak ditu aita eta aitona Jakesek, eta bera ere indarrean datorrela erakutsi die ikusleei, baita hauek txalo zaparradaz jaso ere mutikoaren balentria.

13 DIC. 2016