Joaldunak, inauterien iragarle

Urtarrileko azken astelehenarekin batera, Malerrekako bi herritan zintzarri hotsa entzuten hasten da, inauterien etorrera iragarriz. Zubietatik Iturenera joan dira gaur joaldunak, eta alderantzizko bidea egingo dute bihar. Euskal Herriko inauteri tradizional ospetsuenetarikoak dira eta joaldunen segizioek jendetza bildu ohi dute urtero.

29 ENE. 2018