Josetxo Mendia, langabeziak behartuta nekazari bilakatu

Historikoki baserritarra izan da soroko eta baratzeko lana utzi eta tailerrera jauzi egin duena, baina azken urteotan alderantzizko mugimendua ere ari da gertatzen. Josetxo Mendia beasaindarra galdaragile zen, baina langabezian geratu zenean nekazari bihurtzea erabaki zuen. Ikastaroak egin, lursaila erosi, eta gaur egun barazkiak eta fruituak ekoiztetik bizi da. Lanbide lotua dela aitortu dio NAIZi, baina gogokoa du.

14 MAR. 2018