Ken Zazpi-ren bertsio sinfonikoa EOS-rekin

Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarlana abiatu dute Gernikako taldearen musikaren bertsio sinfonikoa gauzatzeko. Azaroaren 8an aurkeztuko dute emaitza. Guztira zazpi lan izango ditu, lau Ken Zazpik aurrez argitaratutakoak eta hiru propio egindakoak. Fernando Velázquezek egin ditu moldaketak. Bost kontzertu eskainiko dituzte: abenduaren 3an Donostian, 4an Iruñean, 5ean Bilbon, 12an Gasteizen eta 13an Donibane Lohizunen.

22 AGO. 2013