Kilian Jornetek, erabateko nagusitasunarekin, irabazi du bere hamaikagarren txapela Zegama-Aizkorrin

Zegama-Aizkorri mendi maratoiko 23. edizioan Kilian Jornetek ez du aurkaririk izan. Kataluniarrak zortzi minutuko aldea atera dio bigarren sailkatuari eta lasterketako errekorra gainditzetik gertu izan da, bi minutu falta izan zaizkio. Emakumezkoetan, Sylvia Nordskaar norvegiarrak irabazi du eta Malen Osa oñatiarrak bigarren postu historikoa erdietsi du Zegama-Aizkorrin lehiatzen zen bere lehen aldian.

26 MAY. 2024