Patxuko Nice, ‘Harrera’

Patxuko Nice taldeak grabatu du Irungo Harrera Sarearen omenez ‘Harrera’ abesti solidarioa. Kanta euro baten truke deskargatu daiteke Patxuko Nice taldearen bandcamp plataformatik, eta etekinak Irungo Harrera Sarearentzat izango dira. ‘Harrera' abestiari lotuta, ekainaren 1ean egun osoko jaialdi solidarioa egingo dute Lakaxitan.