‘Xua gurasoekin etxera!’
23/10/2019
Loading player...

‘Xua gurasoekin etxera!’ Herri ekimenaren kantu-bideoklipa aurkeztu dute eta Internet bidezko sinadura bilketari ekin zaio. Xua Valentziako Picassent espetxean jaio zen eta datorren urtarrilean beteko ditu hiru urte. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal preso politikoen alaba da. Gurasoek aurtengo ekainean bete dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ ak ondo beteta dituzte beraz. Espainiar legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete. Hiruren etxeratzea eskatzen du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri ekimenak.

EUSKAL HERRIKO PARAJEAK | GOTZON ARANBURU
 
Loading player...
 
Loading player...


Arlabanetik hasi eta Makatzgaineraino, udazkeneko ibilaldia Elgeako mendietan. Behe-lainoa bidelagun izanda irudi ederrak eskaintzen ditu lainoen gaineko egun eguzkitsuak.