'Zapran gagoz' lelopean, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia
Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia ospatuko dute igandean, Lekeition, 'Zapran gagoz' lelopean. Euskal eskola publiko laikoa aldarrikatuko dute, Lekeitioko arrantzaleek zorteko daudela esateko baliatzen duten leloarekin. Sei gune eta egun osoko egitaraua antolatu dituzte, eta Durangotik eta Bilbotik Lekeitiorako autobus zerbitzua indartu dute.
30 MAY. 2018





