‘Zubiak Batuz’, Kilometroak 2018ko abesti ofizialaren bideoklipa

Kilometroak jaia Urretxu Zumarragara helduko da aurten eta motorrak berotzeko abestia eta bideoklipa aurkeztu dute. Herriko Secundino Esnaola Musika Eskolak egin du kantaren melodia, eta Bertso Eskolak idatzi du letra. Abeslari lanetan Uxue Kerejeta, Maddi Martin eta Sergio Patxuko aritu dira, Musika Eskolako abesbatzak lagunduta. Instrumentuak astintzen, berriz, Musika Eskolako irakasleak.

25 ABR. 2018