Naiz.info
Gasteiz

Gaur amaituko da Azkena Rock jaialdia

Lynyrd Skynyrd, My Morning Jacket eta The Darkness taldeak arituko dira Gasteizen. Ostiralean 12.000 lagun batu zirela adierazi dute antolatzaileek.

Willis Drumond taldea Azkena Rock jaialdian. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Willis Drumond taldea Azkena Rock jaialdian. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Gaur gauean amaituko da 2012ko Azkena Rock jaialdia. Besteak beste, Lynyrd Skynyrd eta North Mississippi Allstar Duo taldeak, The Darkness, Ben Kweller, The Union, Charles Bradley, M. Ward eta Hank 3 ikusteko aukera izango da.

Hank Williamsen iloba eta Williams Jr. -en semea da Hank 3, eta punk eta countryaren adarrak jorratuko ditu. M. Warden eskutik, blues, country, folk eta rock-and-roll doinuez gozatzeko aukera izango da. My Morning Jacket talde estatubatuarra berriz, oso ezaguna da beren zuzeneko emanaldiengatik.

Antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, 12.000 lagun batu ziren ostiraleko kontzertuetan.