Naiz.info
Donostia

Alemania-Grezia, final laurdenetako bigarren partida

Alemaniak eta Greziak jokatuko dute gaur gauean final laurdenetako bigarren partida. Atzo Portugalek eskuratu zuen finalerdietarako txartela.

Cristiano Ronaldok sartutakoa izan zen lehiako gol bakarra. (Fabrice COFFRINI/AFP)
Cristiano Ronaldok sartutakoa izan zen lehiako gol bakarra. (Fabrice COFFRINI/AFP)

Alemania eta Grezia nor baino nor ariko dira gaur (20.45, Telecinco) final laurdenetako bigarren partidan.

Alemaniarrek ez dute sekula Greziaren aurkako partidarik galdu, eta final laurdenetan ere beti suertatu dira garaile.

Greziak behin igaro zuen final laurdenetako hesia, orain zortzi urteko Eurokopan, eta txapelketa irabaztea lortu zuen.

Final laurdenetako lehiari atzo eman zien hasiera Portugal eta Txekiar Errepublikaren arteko norgehiagokak. Lehia estua izan zen bi taldeek jokatutakoa, baina Cristiano Ronaldoren maila altuak (berak egin zuen gola) garaipena eman zien portugaldarrei eta, beraz, finalerdietarako lehenengo sailkatuak izan dira.