Naiz.info
Ea

Azukrearekin edo gabe, aukeran Eako Poesia Egunetan

‘Poesia hutsa edo azukreagaz?’ lemapean egingo dira aurten Eako Poesia Egunak hilaren 13tik 15era.

Eako Poesia Egunak aurkeztu dituzte gaur, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Eako Poesia Egunak aurkeztu dituzte gaur, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Castillo Suarez idazle eta antolatzailearen arabera, «maiz izaten dugu eztabaida poesia gizartetik kanpo eta asmo estetiko batekin egin behar den edo gizarte gaiei lotuta egon behar den. Edo baita poesia etxean irakurtzeko zerbait den edo beste adierazpide batzuekin lotuta joan daiteken».

Hortik, ‘Poesia hutsa edo azukreagaz?’ lema, eta hortik, baita ere, aurtengorako prestatu duten egitarau anitza, poesiaz gain, musikaz, antzerkiz eta errezitaldiz osatutakoa.

Eako Poesia Egunak hilaren 13an, ostiralez, Xabier Amurizaren hitzaldi-errezitaldiarekin. Norte Apacheren kontzertua eta Gabriel Arestiren poemak ere izango dira tartean.

Aurtengo idazle gonbidatua Yolanda Castaño galiziarra izango da.