NAIZ.INFO
BILBO

Bilboko musika festak ez du etenik, gaur hasten baita BBK Live

Bilboko musika maratoia Bob Dylanek atzo hasi zuen Guggenheimen eta gaur Kobetamendik hartuko dio lekukuoa, bertan hasten baita Bilbao BBK Live jaialdi ospetsua.

Bob Dylanek atzo Bilbon eman zuen kontzertua. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Bob Dylanek atzo Bilbon eman zuen kontzertua. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Bilbao BBK Live festibalaren zazpigarren edizioa guar hasiko da The Cure talde ospetsuaren emanaldiarekin (23.15). Aurreikusita dagoenez, hiru ordu inguruko iraupena izango du saioak. Gaurko kontzertu zerrendari, hala ere, The Gift talde portugaldarrak emango dio, Belako talde mungiarrarekin ia paraleloan (18.10, 3. agertokia). Horrez gain, McEnroe eta Elbis Rever bertoko taldeez aparte, Band of Skulls (19.30) eta Snow Patrol (21.40) taldeak arituko dira eszenatoki nagusiaren gainean.

Bigarren taulatura, ordea, The Maccabees (20.25) eta Bloc Explosion (2.20) taldeak igoko dira. Hirugarrenean, besteak beste, Ben Howard (20.10) eta Jon Spencer Blues Explosion (22.20) arituko dira.

Ateak 17.30ean irekiko dira eta Kobetamendira igotzeko autobusak Zunzunegi etorbidetik aterako dira, Termibuseko tranbia geltokiaren ondoan.

Oxford Jonquil laukoteak, bestalde, The Black Belles taldearen ordez joko du, azken hauek festibalaren itxiera egunean eman behar zuten kontzertua bertan behera utzi eta gero.